Musika landu guztiari, ia beti, "musika klasikoa" esaten zaion arren, klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoa artean garatzen den musika estiloa da (1750-1820). Neoklasizismo artistikoaren aldi berean garatzen da.
Zehaztuz, klasizismoa 1750. urtean, J.S. Bach hil zen urtean, hasten da (hala ere, erabateko klasizismoa Vienako Lehen Eskolaren sorrerarekin, 1760. urtean, dago erlazionatua). XIX. mendearen hasieran, berriz, espiritu erromantikoaren sorrerak garai klasizistari amaiera edo bukaera ematen dio.
Musika klasizista, barrokoaren konplexutasunetik urruti, musika atsegina eta dotorea da. Argitasuna, gustu ona, proportzioa eta dotorezia dira klasizismoaren helburu nagusiak. Kultur gune nagusia Viena (Austria) da, eta hantxe lan egiten dute aldi honetako hiru jenio musikal gorenek: Joseph Haydn-ek (1732-1809), Wolfgang Amadeus Mozart-ek (1756-1791) eta Ludwig van Beethoven-ek (1770-1827).
Garai honetan, aristokratek eta burges aberastuek, geroz eta begirune gehiago jasotzen duten musikarien babesletzan (mezenasgoan) dihardute. XVIII. mendearen aurretik, musika jauregietako aretoetan eta elizetan interpretatzen zen. Klasizismoan, ordea, artistak kontzertuan musika entzuteagatik ordaintzen duten entzuleengana zabaltzen hasten dira. Aristokrata dirudunei musika irakasten zaie, bestalde.
Garai klasikoko musikarien estilo gustukoena orkestra ("orkestra" hitza grezierazko "orchestra" hitzetik dator, Greziako antzokietan korua jarri ohi zen zirkuluerdi itxurako lekuaren hitzetik; gaur egun, era berean kokatzen dira orkestrako musikariak) izan zen. Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak biderkatu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz. Musikari gehienek estilo mota hori klasizismoaren arauei jarraituz landu zuten, hau da, instrumentuari ahotsari baino garrantzi handiagoa emanez. Horrela, biolinak, pianoak, biolak eta biolontxeloak oso musika tresna garrantzitsuak ziren. Biolinak orkestraren zuzendari lanak egiten zituen, gainera. Lehen biolina orkestraren parean jartzen zen, eta kontzertua zuzentzen zuen. Bestalde, flauta, oboea, klarinetea, fagota, tronpa eta haizezko beste hainbat instrumentuk ere musika klasikoaren eskeman parte hartu zuten.
Mannheim hiriko Eskolak, XVIII. mende amaierako kultur etxe garrantzitsuenak, orkestraren garrantzia bultzatu zuen. Eskola honetako orkestra oso ezaguna egin zen Europa osoan, eta Argien Mende honetako orkestra klasikoen eredu bilakatu zen. Gainera, Haydnek eta Mozartek Mannheimeko Eskolari asko zor diote (idazkera musikalean berritasun ugari ekarri zituen, eta bi konpositoreek berritasunok bereganatu zituzten).
Mozart, Wolfgang Amadeus ( 1756 – 1791): Biografia
Inoiz izan den musika sortzailerik handienetarikoa izan zen Mozart, haur prodijioa, hain zuzen ere, 4 urterekin pianoa jotzen zuen, eta 6-7 urterekin zenbait lan konposatuak zituen dagoeneko. Mozart Salzburgon jaio zen musikari familia oparo batean, hori dela eta bere gurasoak izan ziren bere lehenengo maisuak. Bizitza laburra izan bazuen ere, 800 lan inguru konposatu zituen. Mozartek denetariko lanak konposatu zituen, instrumentalak nahiz ahozkoak.
Bere nagusia eta mezenas zen Salzburgoko Artzapezpikuaren kontra altxa zen, eta horregatik, askatasunean bizi eta konposatu zuen lehen musikaritzat hartzen da. Baina artzapezpikuak bere kontra egin zuen eginiko mespretxua zela eta, eta hori dela eta lanik gabe eta pobrezian hil zen.
Mozart XVIII. mendeko operaren musikagile nagusia izan zen; bere lorpen nagusia Italia, Frantzia eta Alemaniako joerak biltzea izan zen, estilo berria sortzeko, bai eta opera mota guztiak lantzea ere.
Hona hemen bere lanik garrantzitsuenak:
· Operak: Xirula Magikoa, Figaroren ezteiak, Don Giovanni, ...
Amadeus (Milos Forman, 1984). Filma. Filmak Wolfgang Amadeus Mozarti (Tom Hulce) buruzko istorioa kontatzen du, flash-back baten bidez Antonio Salieri (F. Murray Abraham) bere etsaiak azaldua. Filmaren hasieran, Salieri agureak bere buruaz beste egitea saiatuko du bera Mozarten hiltzailea zela esanez.
Olvidar Mozart (Miloslav Luther, 1985). Filma. En la noche del 5 de diciembre de 1791, el jefe de la Policía secreta de Viena, el conde Graf Pergen, investiga la muerte del compositor Wolfgang Amadeus Mozart, acaecida pocas horas antes. El conde Pergen, que no siente simpatía por el difunto, al que consideraba un revolucionario potencial, reúne a los allegados del músico y los interroga como sospechosos. Intentando averiguar las causas de la muerte y su significado, pregunta entre otros al barón Gottfried van Swieten, a la viuda de Mozart, Kostanze y al músico de la corte Antonio Salieri. Pergen exige a los sospechosos que relaten detalladamente sus recuerdos de la relación que mantenían con Mozart. Conforme se adentra en la verdad, el investigador descubre que el asesino que busca no es tanto una persona como una abstracción.
Amor inmortal - Immortal Beloved (Bernard Rose, 1994). Año 1827. Una fervorosa multitud llena las calles de Viena para rendir su último homenaje a un genio: Ludwig Van Beethoven. En su testamento el músico ha decidido legar todo lo que poseía a una mujer desconocida, su amor inmortal. Nadie sabe quién es. La única pista para descubrir su identidad es una carta.
Klasizismoa Vienako Bigarren Eskolarekin hasten da: Egia / Gezurra.
Klasizismoa erromantizismoarekin amaitzen da: Egia / Gezurra.
Beethoven Klasizismoko azken konpositorea eta Barroko garaiko lehena dela irizten da: Egia / Gezurra.
Klasizismo musikala arte neoklasikoaren antzekoa da, non artistek, barroko arranditsu eta guztiz handiaren ondoren, edertasuna eta neurritasuna bilatzen duten: Egia / Gezurra.
Klasizismo musikala hitzaren menpe dago eta ez da musika molde instrumental garrantzizkorik sortzen: Egia / Gezurra.
Beren musika lanak Parisen gauzatzen dituzte musikagile klasiko nagusiek (Haydn-ek, Mozart-ek eta Beethovenek): Egia / Gezurra.
MUSIKA KLASIZISTA: KLASIZISMOA
(GAZTELERAZ)
Musika landu guztiari, ia beti, "musika klasikoa" esaten zaion arren, klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoa artean garatzen den musika estiloa da (1750-1820). Neoklasizismo artistikoaren aldi berean garatzen da.
Zehaztuz, klasizismoa 1750. urtean, J.S. Bach hil zen urtean, hasten da (hala ere, erabateko klasizismoa Vienako Lehen Eskolaren sorrerarekin, 1760. urtean, dago erlazionatua). XIX. mendearen hasieran, berriz, espiritu erromantikoaren sorrerak garai klasizistari amaiera edo bukaera ematen dio.
Musika klasizista, barrokoaren konplexutasunetik urruti, musika atsegina eta dotorea da. Argitasuna, gustu ona, proportzioa eta dotorezia dira klasizismoaren helburu nagusiak. Kultur gune nagusia Viena (Austria) da, eta hantxe lan egiten dute aldi honetako hiru jenio musikal gorenek: Joseph Haydn-ek (1732-1809), Wolfgang Amadeus Mozart-ek (1756-1791) eta Ludwig van Beethoven-ek (1770-1827).
Espainian Boccherini da estilo klasikoa garatzen duena.
Garai honetan, aristokratek eta burges aberastuek, geroz eta begirune gehiago jasotzen duten musikarien babesletzan (mezenasgoan) dihardute. XVIII. mendearen aurretik, musika jauregietako aretoetan eta elizetan interpretatzen zen. Klasizismoan, ordea, artistak kontzertuan musika entzuteagatik ordaintzen duten entzuleengana zabaltzen hasten dira. Aristokrata dirudunei musika irakasten zaie, bestalde.
Garai klasikoko musikarien estilo gustukoena orkestra ("orkestra" hitza grezierazko "orchestra" hitzetik dator, Greziako antzokietan korua jarri ohi zen zirkuluerdi itxurako lekuaren hitzetik; gaur egun, era berean kokatzen dira orkestrako musikariak) izan zen. Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak biderkatu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz. Musikari gehienek estilo mota hori klasizismoaren arauei jarraituz landu zuten, hau da, instrumentuari ahotsari baino garrantzi handiagoa emanez. Horrela, biolinak, pianoak, biolak eta biolontxeloak oso musika tresna garrantzitsuak ziren. Biolinak orkestraren zuzendari lanak egiten zituen, gainera. Lehen biolina orkestraren parean jartzen zen, eta kontzertua zuzentzen zuen. Bestalde, flauta, oboea, klarinetea, fagota, tronpa eta haizezko beste hainbat instrumentuk ere musika klasikoaren eskeman parte hartu zuten.
Mannheim hiriko Eskolak, XVIII. mende amaierako kultur etxe garrantzitsuenak, orkestraren garrantzia bultzatu zuen. Eskola honetako orkestra oso ezaguna egin zen Europa osoan, eta Argien Mende honetako orkestra klasikoen eredu bilakatu zen. Gainera, Haydnek eta Mozartek Mannheimeko Eskolari asko zor diote (idazkera musikalean berritasun ugari ekarri zituen, eta bi konpositoreek berritasunok bereganatu zituzten).Inoiz izan den musika sortzailerik handienetarikoa izan zen Mozart, haur prodijioa, hain zuzen ere, 4 urterekin pianoa jotzen zuen, eta 6-7 urterekin zenbait lan konposatuak zituen dagoeneko. Mozart Salzburgon jaio zen musikari familia oparo batean, hori dela eta bere gurasoak izan ziren bere lehenengo maisuak. Bizitza laburra izan bazuen ere, 800 lan inguru konposatu zituen. Mozartek denetariko lanak konposatu zituen, instrumentalak nahiz ahozkoak.
Bere nagusia eta mezenas zen Salzburgoko Artzapezpikuaren kontra altxa zen, eta horregatik, askatasunean bizi eta konposatu zuen lehen musikaritzat hartzen da. Baina artzapezpikuak bere kontra egin zuen eginiko mespretxua zela eta, eta hori dela eta lanik gabe eta pobrezian hil zen.
Mozart XVIII. mendeko operaren musikagile nagusia izan zen; bere lorpen nagusia Italia, Frantzia eta Alemaniako joerak biltzea izan zen, estilo berria sortzeko, bai eta opera mota guztiak lantzea ere.
Hona hemen bere lanik garrantzitsuenak:
· Operak: Xirula Magikoa, Figaroren ezteiak, Don Giovanni, ...
· Musika erlijiosoa: Requiem, ...
Galderak:
Loturak (artikuluak eta bideoak):
Arkaitzen gogokoak: